Euskal musikagintzaren udazkena Bartzelonan, EH SONA jaialdiarekin
- DataAzaroak 3
- Gaia Musika
Azaroaren 4an iritsiko da Bartzelonako Euskal Musika Jaialdia, EH SONA, urtero legez, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz. Aurten 10 kontzertu hartuko ditu ekimenak, horietariko 3 doakoak, hala nola dantza ikuskizun bat eta ekimen ezberdinak.
Aurtengoan Zea Mays eta Willis Drummond taldeek disko berrien aurkezpenak eskainiko dituzte EH SONAn, eta beste honako emanaldiak ere, abenduaren 17ra bitartean: Baobabs will destroy your planet, En Tol Sarmiento, Izaki Gardenak, La Basu, Juan Mari Beltran Trio, Kukai, Esne Beltza + Trikipoteoa, Zarpazo! a Cicatriz eta Doctor Deseo.
Jaialdia AlterEHSona zikloarekin osatuko da, pintxoak eta musika uztartuko dituen tailer batekin eta Eskina Femenina hip-hop tailerrarekin. 19. edizioa izango du Bartzelonako euskal musika jaialdiak.


