"Momotaro. Kamishibai istorio bat" erakusketaren inaugurazioa


  • DataUrriak 27
  • Gaia Ikusizko arteak

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Momotaro. Kamishibai istorio bat erakusketa irekita egongo da urriak 27tik abenduak 11era Kutxa Kultur Plazan.

Donostiaren kultura-hiriburutza dela-eta, Kutxa Fundazioa hiriko kultura-hitzordu nagusietako bati atxiki zaio: Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari, alegia. Bere 27. edizioan, Astea Japoniako zinemaren ingurukoa izango da, dagoeneko unibertsala den iruditeria eraiki baitu.

Honela, Kutxa Kultur Plaza erakusketa-gunean (Tabakalera eraikineko 4. solairuan) 2016ko urriaren 27tik abenduaren 11ra bitartean Momotaro. Kamishibai istorio bat proiektua izango da ikusgai, Judas Arrieta artistak eta Harkaitz Cano idazleak gauzaturiko proiektua. Bi sortzaileak Japoniako ahozko tradizio bat, Kamishibai deitua, berrikusteko eta egokitzeko elkartu dira.

Kamishibai (paperezko teatroa) agertoki txiki bat da, eta hor irudiak sartzen dira, istorioa kontatu ahala mugitu egiten direnak. Ilustrazio edo lamina hauek marrazkia dute alde batetik eta testua bestetik.

Bi egileek kontatuko diguten ipuina Momotarorena da, melokotoi erraldoi batetik sorturiko haurrarena, nerabezarora iristean abentura batean sartzea erabakitzen baitu, alegia, Demonioen uhartera bidaiatzea altxor baten bila.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri