34. Antzerki Jardunaldiek euskal antzerkigintza gerturatuko dute Getxora


  • DataUrriak 5
  • Gaia Arte eszenikoak

Zikloan antzeztuko diren 11 lanei Antzerki Arineko atalaren beste 11 lan gehitu behar zaizkie
 
Ostiralean hasita eta urriaren 16ra arte Getxo euskal antzerki-ekoizpenaren erakustoki bilakatuko da berriro ere 34. Antzerki Jardunaldien eskutik. Aurten genero guztien eta publiko mota
guztientzako hamar antzezlan eskainiko dituzte beste horrenbeste euskal antzerki taldek.
 
Horrezaz gain, azken bi urteotan bezala, Antzerki Arinaren atala ez da faltako eta horretan, gehienez 20 minutu dirauten beste hamar ikuskizun antzeztuko dira.
 
Antzerki arina
Antzerki arineko egitaraua egongo da hirugarren urtez jarraian jardunaldietan. Guztira, gehienez 20 minutu dirauten 11 muntaia antzeztuko dira Algortako Kultur Etxean, hilaren 9an eta 16an, 18:30etik 21:00etara. (c/ Villamonte, A-8 behea Algorta) Egitarauan, nabarmendu behar dira honako estreinaldi hauek: La Postilla antzerki taldearen "Alienada" eta La Sombra que Camina konpainiaren "Prohibido soñar despierto II". Halaber, aipatzekoak dira "El árbol de Hiroshima" (Kabia Teatro) eta "El primer tren que salga" antzezlanak, Pabellón 6-eko IV.
 
Antzerki Arineko Jardunaldietan lau sari irabazi dituztenak; “I´m a real artist” Teatro a la boina; “Manar” Nui Kolektiboa; “El diablo del teatro” Lástima Teatro; “Boxers” Pez Limbo; “Prohibido soñar despierto” Gabriel Ocina eta Olga Martínez; “El falso paraguayo” Kolektibo Mostrenko eta “Un hombre apunta a otro hombre” Erik Leal, Aitor Borobia eta Adrián García de los Ojos.
 
http://teatrobrevegetxo.wixsite.com/antzerkiarinagetxo

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri