Juan Gorriti: «Nirea da Art-behar, Art-natur, Art-denbora... beharrak, naturak eta denborak sortutako zerbait delako»

  • Argazkia: Dani Blanco

  • DataIrailak 26
  • Gaia Ikusizko arteak

Baserria eta natura dira Gorritiren inspirazio iturriak. Batean zein bestean oharkabean sortzen eta egiten den artea jaso nahi du. Zuraren maitale amorratua, altzariak, eskulturak, margolan koloretsuak eta ipuinak egiten ditu. Denetik eta dena bere modura. Irailaren amaierara arte Aralar itsasmira bere erakusketa ikus daiteke Donostiako Miramar jauregian, Aralarko zati bat itsasoari besarkatuta.

Larraunen sortu eta Araitzera berehala etorri zinen bizitzera?
Aita Uharte Arakilgoa zen. Errepideak egiten ibili zen lanean, gero lorezaina izan zen orain Chillida-leku den tokian, orduan Txurruka familiarena, eta gero mendiko guarda etorri zen Aralarrera. Ni Oderitzen jaio nintzen, baina berehala Betelura etorri ginen.

Txikitan eskolan beti gaizki. Ni beti zigortuta. Makila ikusi orduko leihotik salto egin eta mendira korrika joaten nintzen. Eskolako denbora hala pasa zen. Begira zer kantatzen genuen: “Cálzame las alpargatas, dame la boina y dame el fusil. Voy a matar más rojos que flores tiene mayo y abril”. Nik galdetzen nion aitari rojo zer zen eta aitak, beti beldurrez, isiltzeko esaten zidan. Hor hamahiru urte arte egon nintzen, gaixotu arte. Odola galtzen nuen urdailetik eta erietxera eraman ninduten ebakuntza egitera.

Eta ondoren Iruñera ikastera?
Bai. Zuhaitzak markatzera etortzen zen Diputazioko enplegatu bati laguntza eskatu zion amak eta haren bidez Salestarren ikastetxean hartu ninduten. Entxufeagatik sartu nintzen, eskolan ez nuelako ezer ikasi. Aukeratzerik ez eta azken postuan nengoenez sastre ikastea egokitu zitzaidan. Hura desastrea! Nik ezin nuen jostorratzarekin eta hala esan nion Tolosan sakramentino nuen anaia fraideari. Haren laguntzaz lortu nuen inprentara pasatzea eta hor ongi nengoen, polita zen lana, baina nik izugarrizko inbidia nien zurgintza ikasten zutenei, egurra maite nuelako. Kasualitatez plaza bat libre gelditu zen zurgin tailerrean eta hara sartu nintzen. Zeinen gustura ibiltzen nintzen hor! Jolas-orduan eta guzti aritzen nintzen gelditu gabe. Irakasle italiar bat zegoen, bikaina. Marrazketan eta praktiketan oso nota onak ateratzen nituen baina matematikak, fisika eta horrelakoetan oso gaizki ibiltzen nintzen.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri