Jon Maia: «Munduaren arazoen aurrean erantzun asko ditu basoak»

  • Argazkia: IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS

  • DataIrailak 23
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Euskal Herriak historian zehar basoarekin eta zurarekin izandako harremanean arakatu du Maiak bere film berrian. Gaur aurkeztuko dute Zinemaldian, Zinemira sailean
Enkarguz jaso zuen Jon Maiak (Urretxu, Gipuzkoa, 1972) zurari buruzko dokumental bat egiteko lana. Gutik Zura, azken batean, egitasmo zabala da, Mari Jose Barriolak zuzendua, zuraren ondarea eta basoarekiko harremana gizarteratzea xede duena. Egitasmo horren barruan dago filma, Maiaren laugarrena.

Gai berria al zen zuretzat?

Nik lehenago ere egin izan ditut enkarguzko lanak, baina beti behar dut motibazio bat lan bat egiteko; pentsatu behar dut beharrezkoa dela, edo aportatuko duela euskaldunok geure burua ispiluaren aurrean jarri eta geure burua hobeto ezagutzeko. Gure etorkizuna planteatzeko moduan ere garrantzia zuela pentsatu nuen. Zurarekin harremana hasi nuen Albaolarekin hasi nintzenean, orain hamar urte. Nahiko gertutik ezagutu ditut ilargiaren erabilera, zuhaitzen aukeraketa eta ontziolako arotzen lana. Alde horretatik, nahiko gertukoa sentitzen nuen. Halere, gero konturatu nintzen adar asko dituen gaia dela basoarena.

Hain zuzen ere, adar eta ertz horiek guztiak azaldu nahi izan dituzue dokumentalean.

Kanpotik ikusten duenarentzat, oso teknikoki landu den gaia izan da zurarena. Horregatik, hasieratik, nire proposamena ezberdina izan zen: nire proposamena zen pelikula bat egitea, non ikusleari esaten diozun: «Heldu eskutik, eta eramango zaitut». Istorio bat nahi nuen kontatu, eta ez lan entziklopediko bat edo egurraren inguruko katalogo bat. Txori begirada bat bezalakoa da, iraganetik etorkizuneraino bidaiatzen duena. Niri gehien interesatzen zaidana da gutaz hitz egiten duela, gure identitateaz, zergatik garen garen bezalakoak. Basoak garrantzia berezia du etorkizunerako ere: munduak dauzkan arazo handien aurrean erantzun asko ditu basoak.
 
 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri