Kepa Junkerak eta Xabi Aburruzagak beren proiektu berriak aurkeztuko dituzte Getxo Folk jaialdian


  • DataAbuztuak 25
  • Gaia Musika

Irailaren 1etik 4ra Folk Getxo BBK jaialdiak bere 32. ekitaldia ospatuko du. Aurtengo egitarauan Kepa Junkeraren eta Xabi Aburruzagaren azken proiektuak nabarmendu behar dira eta baita Lúnasa talde irlandarraren eta Tiken Jah Fakoly reggae artistaren saioak. Guztira, 12 kontzertu hartuko ditu jaialdiak eta baita kale banden desfileak eta landiketza eta kulturen aniztasuna bultzatzen dituzten jarduerak ere.

Ohi denez, Areetako Geltokia plazan izango dira saio nagusiak 21:00etan  (igandean, 20:00etan) eta arratsaldeko saioak, plazaren ondoko aparkalekuan, 19:00etan (igandean, 18:00etan). Bertan ere Munduko Terrazako kontzertuak (23:00etan) zein haurrentzako saioa izango dira. Horiez gain, jarduera anitz egongo dira Folk Getxon, esaterako zenbait Gobernuz Kanpoko Erakunderen eta elkarteren postuak bilduko dituen Gune Solidarioa, Munduko Eskulanen Azoka, hainbat herritako platerak eskaintzen dituen Munduko Terraza eta kale banden desfileak.

Getxo Folk 2016 txostena

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri