Oskia Ugarte: "Hemen ez dago artistak sortzeko substraturik"

  • "Artea ez da soilik erosi duenarena".(Arg:Dani Blanco)

  • DataAbuztuak 4
  • Gaia Ikusizko arteak, Museoak

Lau emakume gazte dira Uharteko Arte Garaikidearen Zentroko zuzendari berriak, lauak artearen hainbat alorretan zaildutakoak. Kudeaketa exekutiboa Oskia Ugarte iruindarraren esku egonen da. Erakusketa zentroa izatetik ekoizpen zentroa izateko aldaketa uda honetan hasiko da

Zer dela eta Artearen Historia?
UBI ikasten ari nintzela irakasle batek proposatu zidan Artearen Historia ikastea, mundu hori gustuko nuela ikusita. Onartu nuen ideia eta Gasteizera joan nintzen. Izugarri gustatu zitzaidan karrera. Oraindik ere eskertzen diot gomendioa irakasleari.

Ikasgai politak, baina lana bilatzeko karrera zaila?
Oso. Etorkizun beltza ikusten duzu laugarren mailara iritsita. Ez du irtenbide handirik eta gainera praktikoena izan daitekeena, hau da, museoen arloan edo arte kudeaketan aritzeko espezialitaterik ez dago Gasteizen.

Zein izan zen zure lehen lana?
Unibertsitatea amaitu aurretik Orreagako Museoan hasi nintzen. Lan didaktikoa eta bisita gidatuak egiten genituen eta hango kudeatzailea eta biok, geure kabuz, hasi ginen Kolegiatako ondarearen inbentarioa egiten. Erdi Aroko piezen bilduma garrantzitsua dute: Karlomagnoren xake jolasa deitzen diotena, ebanjelio bateko azal erromanikoak eta Ama Birjinaren balore handiko irudi gotikoa, besteak beste.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri