Euskal Herriko Gazte Orkestraren (EGO) udako denboraldiaren aurkezpena


EGO-k beste musika erronka garrantzitsu bat gauzatuko du uda honetan: G. Mahler–en 1. Sinfonia, "Titán" izenekoa

Ekitaldi berean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta BBK, Kutxa eta Vital Kutxa entitateen gizarte-ekintzak hiru kutxen eta EGOren arteko lankidetza-hitzarmena berretsi dute 19. urtez jarraian.

  • Gazte Orkestrak bere historiako proiektu handizale eta konplexuenetako bat gauzatuko du, inolako zalantzarik gabe, udako 19. denboraldi honetan.
  • EGOk G. Mahleren 1. sinfonia interpretatuko du Euskadiko hiru hiriburuetan eta Hondarribian, panorama sinfonikoan zailtasun eta edertasun gehien duen programetako bat.
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoko irakasleek aparteko errepertorio sinfoniko hori prestatuko dute 90 musikarirekin.

Euskal Herriko Gazte Orkestrak udako denboraldia aurkeztu du gaur eta, horren barnean, G. Mahlerren 1. sinfonia adierazgarria prestatuko du, “Titán” deiturikoa. Aurkezpena Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan egin da, eta bertan, Kultura sailburuorde eta Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioko lehendakariorde Joxean Muñozek eta BBK, Kutxa eta Vital Kutxa entitateetako ordezkariek 2016. urterako lankidetza-hitzarmena sinatu dute hiru Kutxen eta Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioaren artean.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta BBK, Kutxa eta Vital Kutxako gizarte-ekintzen arteko lankidetza beste aurrerapauso bat da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta euskal kutxek egin duten apustu horretan, gure autonomia-erkidegoko musikari gazteei kalitateko prestakuntza eskaini ahal izateko.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri