Donostia 2016k kultur kudeaketako lanbide hobekuntza doako ikastaroak eskainiko ditu
- DataEkainak 20
- Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak
Kultur komunikazioa, jabetza intelektuala eta diru-laguntzen kudeaketa izango dira datozen hilabeteetan eskainiko diren edukietako batzuk.
Herritar guztiei irekita dauden ikastaro presentzial hauetan parte hartu nahi dutenek DSS2016EUren webgunean dagoen inprimaki bat bete beharko dute.
Donostia 2016k lan-ildo ezberdinak dituen gaikuntza-programa proposatu du kultur kudeaketaren inguruan interesa duten gizarte kolektibo edo eragile eta norbanakoentzat. Online formatuan Asmoz Fundazioak ematen dituen formakuntzak egiteko hainbat diru-laguntza eskaini dira neguan zehar. Eta eskaintza hori osatze aldera, oraingoan, udaberriarekin, ikastaro presentzialak aurkezteko apustua hartu du DSS2016EUk.
Ikastaroak bi epealditan daude banatuta. Lehendabizikoa ekaina eta uztaila bitartean izango da eta bigarrena urria eta azaroa bitartean. Hauek izango dira lehendabiziko epealdi honetan eskainiko diren ikastaroak:
Kultur Komunikazioa:
Ekainak 2, osteguna
18:00etatik 20:00etara
Ernest Lluch K.E.
Euskaraz
Proiektuak eta diru-laguntzen kudeaketa I:
Ekainak 9, osteguna
17:00etatik 20:00etara
Euskaraz eta gaztelaniaz
Proiektuak eta diru-laguntzen kudeaketa II:
Ekainak 16, osteguna
17:00etatik 20:00etara
Euskaraz eta gaztelaniaz
Jabetza Intelektuala I:
Ekainak 29, asteazkena
18:00etatik 20:00etara
Gaztelaniaz
Europar proiektuak eta diru-laguntzak:
Uztailak 6 eta 7, asteazkena eta osteguna.
9:30etik 14:30era / 16:00etatik 19:00etara.
Gaztelaniaz
Ikastaro guztiak Donostian izango dira. Ikastaroaren toki zehatza eta arduraduna kasu bakoitzean izen-ematea irekitzen denean emango da ezagutzera.
Nola eman izena?
Interesatutakoek ikastaro bakoitzeko inskripzio bana egin beharko dute. Ikastaro bakoitzean izena emateko deialdia ikastaro eguna baino bi aste lehenago zabalduko da eta astebete lehenago itxiko da.
Ikastaro saio bakoitzean gehienez ere 30 lagunek hartu ahal izango dute parte. Hori dela-eta, izen-emateek kopuru hori gaindituko balute, hurrenez hurren, lehendabizi inskribatu diren 30 pertsonak hartuko dira kontuan.
Izena emateko http://dss2016.eu/eu/parte-hartu-donostia-2016en/kultura-prestakuntza webgunean dagoen ikastaro bakoitzaren formularioa bete eta formakuntza@dss2016.eu helbidera bidali beharko da. DSS2016EU lantaldeak jasoko ditu inskripzioak eta pertsona ikastaroan parte hartzeko onartua izan den ala ez dioen jakinarazpen bat bidaliko dio posta elektroniko bidez ikastaroa hasi baino astebete lehenago.
Izena ematen duten pertsonek ikastarora joateko eta parte hartutako saioaren balorazioa egiteko konpromisoa hartuko dute. Aukeratutako pertsonaren batek azken momentuan parte hartzerik izango ez balu jakinarazpen bat bidali beharko du formakuntza@dss2016.eu e-postara.


