“Geroz eta proiektu gehiago izan, orduan eta hobeto” diote irabazi asmorik gabeko Goteo.org crowdfunding plataformatik. Meta!-z ari dira, euren webgunean dagoen deialdiaz. Bertan, Gipuzkoako “kultur arloko ekimen, programa, produkzio kultural, zerbitzuk…” har dezake parte datorren ekainaren 19ra arte. Parte hartzen duten proiektu guztien artean, 20 hautatzea da ideia. Organizazio edo pertsona bakoitzak nahi adina proiektu aurkez ditzake konbokatorian, baina bakarra izango da hautatua. Deialdia amaitu ostean, proiektuak ebaluatu eta hautatuko ditu epaile batek -Gipuzkoako Diputazioko eta Goteo Fundazioko kideek osatua-.
Hautaketa ekainaren 20 eta uztailaren 25 bitarte egingo da, eta irizpide zehatz batzuk (kalitatea, esperientzia, transparentzia…) hartuko dituzte kontuan; hemen kontsulta daitezke. Irailaren 15ean hasiko da atzera kontua mikromezenazgoaren eta hautatutako proiektuen kanpainarekin; hauek, proiektuaren gutxieneko aurrekontu hobe ezin bat edukiko dute 40 egunez bakoitzak (guztira, 80 eguneko kanpaina)


