Irun Hiria XXX Argazki Lehiaketa Herrikoia
- DataEkainak 6
- Gaia Ikusizko arteak
OINARRIAK
- ANTOLATZAILEA: Irungo Argazki Elkartea.
- BABESLEA: Irungo Udala.
- PARTE-HARTZAILEAK: Nahi duen afizionatu orok parte ahal izango du.
- GAIAK: Bi izango dira: 1.- Irun. 2.- Librea.
- MODALITATEA: Zuri-beltzean edo koloretan egindako argazkiak, muntatu gabe; edozein teknika onartuko da.
- LANEN KOPURUA: Egile bakoitzak gehienez hiru obra aurkeztu ahal izango ditu, eta haietako batek, gutxienez, Irun izango du gaitzat.
- IDENTIFIKAZIOA: Argazki bakoitzaren atzealdean gaia eta egilearen datu pertsonalak eta telefono zenbakia agertuko dira.
- FORMATUA: Irudia librea baina argazki paperaren neurria 20X30 zm.koa izango da.
- AURKEZTEKO EPEA: Ekainaren 15eko arratsaldeko 20:00 ordu arte.
- AURKEZTEKO TOKIAK: Gazte Informazio Bulegoan (CBA Kultur Gunean, Irungo San Juan Arria plazan) eta AFI-IAEko aretoan (Irungo Izaga Kalea, 7)
- EPAIMAHAIA: Bozketa mistoa izango da, alde batetik, aurkeztutako lanak erakusketaren inauguraziora etortzen den jendeak epaituko ditu, eta beste aldetik epaimahai tekniko bat izango da.
- ERAKUSKETA: Erakusketaren inaugurazioa ekainaren 20an izango da, 19.30etan AFI-IAEko aretoan, eta ekainaren 24ra arte iraungo da, 19:00 etatik 21:00 h.
- SARI BANAKETA: Areto berean egingo da ekainaren 24an, 20:00etan.
- SARIAK: Trofeoak emango zaizkie gai bakoitzeko lehen hiru sailkatuei bai eta argazki materialez osatutako opariak ere. Partaideek ezingo dute sari bat baino gehiago jaso.
OHARRA:
Edozein zalantza edo ezusteko Antolakuntzak konponduko du, eta haren erabakia ezingo da apelatu. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek guztiak onartzea ekarriko du.
Irunen, 2016ko maiatzean A.F.I. - I.A.E.


