Asmoz Fundazioa: Publikoa sortu eta garatzea
- DataApirilak 6
- Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak
- 2016-04-18 2016-05-29 30 ordu
- Online
- Euskera - Gaztelaina
- 390 €
- Donostia2016k diru-laguntzak emango ditu ikastaro honetan parte hartzeko. Eskaerak egiteko azken eguna: 2016ko apirilaren 10a.
- kultura@asmoz.org +34 943212369
Kultura arloko politiko publikoak kulturaren ondare eta zerbitzuen eskaintzara daude bideratuta gehienbat, eta eskaria oso gutxi hartzen da kontuan. Ikastaroa publiko berria eta kultur ekintzarako erabiltzaileen habia berriak bilatzearen inguruko hainbat gogoeta eginarazten saiatzen da.
ZER ABANTAILA DITU IKASTAROAK?
- Internet bidez emango da ikastaroa, ondoen datorkizun ordutegian egin dezakezu.
- Ikastaro praktikoa da eta esperientzian oinarritutakoa; oso baliagarria kultura arloko profesionalentzat.
- Formatu txikiko ikastaroa da, gai zehatzetan ezagutzak eskura ditzazun denbora tarte labur batean.
EGITARAUA
1. Kultura-proiektua: misioa, ikuspegia eta balioak.
2. Kultura hori garatzeko inguru eta ekosistema sozial eta kulturalaren izaera.
3. Proiektuaren hartzaileak.
3.1. Publiko motak: aktiboak, pasiboak, ez publikoa.
4. Publikoaren prestakuntza. Ikuslearen artea.
5. Audientziak garatzeko estrategiak.
5.1. Ez publikora hurbiltzea.
5.2. Erabiltzaileen leialtasuna.
5.3. Komunikazio-ekintzak eta proiektuaren ikusgaitasuna.
HELBURUAK
1. Kultura-proiektu baten balioa zehaztea bere lurraldearekiko.
2. Publiko mota ezberdinak identifikatzea.
3. Publikoak Sortu eta Prestatzeko estrategiarekin bat datorren jardueren programa bat diseinatzea.
4. Bide ezberdinak erabiliz komunikatzea.
METODOLOGIA
Ikastaroa Internet bidez emango da, hasieran banatuko diren gogoeta, eztabaida eta partaidetzarako baliagarriak diren materialetan oinarrituz. Ikasleen arteko eztabaida eta partaidetza bultzatzeko tresna desberdinak gaituko dira. Ikastaroa gainditu ahal izateko gutxienezko partaidetza-irizpide zenbait bete bete beharko dira.


