Sabin Bikandi: «Unibertsitatea eta dantza lotu egin behar dira»

  • Argazkiak: Iñigo Azkona

  • DataMartxoak 16
  • Gaia Arte eszenikoak

Aiko taldeko dantza-maisua da Sabin Bikandi (Galdakao, 1965), eta helduei dantza egiten irakastea xede duen Dantzaldi Ibiltaria proiektuaren sustatzaileetako bat. Txisturako doinuen egile eta moldatzaile ez ezik, Bilboko Udal Txistulari Bandako kidea da. 

Jotamentala izeneko dokumentala estreinatu duzue Aiko taldeko kideek orain hilabete. Zelako harrera izan du?

Lehenengoz jarri gara horrelako ekoizpen bat egiten. Bizkaia Aretoan egin genuen aurkezpenera jendea animatu zen eta oso giro polita sortu zen emanaldian. Errenterian ere egon ginen, eta jende mordoa etorri zen. Iruñeko Planetarioan ere proiektatu da. ETBrekin akordio batera heldu gara, eta apirilean eskaintzekoak dira gure dokumentala prime time-an. Pozik gaude izan duen harreragatik.

Zer dela eta bururatu zaizue jota dantza motari film dokumentala eskaintzea?

Audio grabaketak aspalditik egiten ditugu soinu ekoizpena menperatzen dugulako. Baina gure zeregina Aiko taldean dantza da, eta dantza zabaltzeko bitartekoa bideoa zela konturatu gara. Beste alde batetik, hainbat lagunek eskatu digute etxean dantza ikasteko pauso eta ariketa batzuren bideoak egiteko. Argi genuen jotarekin hasi behar genuela, jota baita gure bandera-ontzia. Orduan hasi ginen jotaren web gunea sortu nahian. Baina horri testuingurua eman behar genion, eta idazten hasi nintzen. Patxi Laborda kideak egun inork ez duela irakurtzen eta ikus-entzunezkoa egin behar genuela aipatu zuen arte. Izaera autonomoa duen dokumentala da lan horren emaitza. Bideografikek eta Eukeni Arriortua zuzendariak lan handia egin dute. Miraria izan da, gure ligan, gure aurrekontuarekin horrelako lana aurrera ateratzea.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri