"Loreak", "Emak Bakia", "Amama" eta gehiago, gaur Madrilen abiatuko den "Euskal Zinemagile Berriak" zikloan
- DataMartxoak 10
- Gaia Ikus-entzunezkoa
Gaur bertan hasiko da Madrilen SGAE Fundazioak antolatu duen "Nuevos Cineastas Vascos" (Euskal Zinemagile Berriak) zikloa. Emanaldiak martxoaren 16a arte luzatuko dira eta besteak beste, honako lanak izango dira ikusgai: Ander (Roberto Castón, 2009); Izarren argia (Mikel Rueda, 2010); Loreak ( Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño, 2013); La casa Emak Bakia (Óskar Alegría, 2013) eta Amama (Asier Altuna, 2015).
Euskal Zinemagile Berriei eskaini die zikloa SGAE Fundazioak eta martxoaren 16a bitartean hainbat film luze eta laburmetraia izango dira ikusgai Berlanga zine-aretoan. Aipatutako luzemetraiez gain, honako laburrak ere emango dituzte: hasteko, Isabel Herguera zinemagilearen laburmetrai emanaldia, eta horrez gain, Bilbao-Bizkaia. Exterior-Día (2015) proiektuko zazpi labur.
Egitasmo honetan hiru belaunaldietako zinemagileen lanak bildu dira: Amatxu maitea (Luis Marías); Caminan (Mikel Rueda); El amigo imaginario (Javier Rebollo); Los ocho pecados capitales (Sra. Polaroiska, aka Alaitz Arenzana, María Ibarretxe); Misterio en el parque de doña Casilda (Enrique Urbizu); Parpadeos (Imanol Uribe) eta Zonbi eguna (Pedro Olea).
Zikloa gaur bertan hasiko da, Bilbao-Bizkaia. Exterior-Día proiektuarekin. Bertan izango dira Luis Marías; Mikel Rueda, Javier Rebollo, Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana y María Ibarretxe), Enrique Urbizu, Pedro Olea eta ZINEBIko zuzendari Ernesto del Río, euren esperientziari buruz hitz egiteko.
EGITARAUA:
OSTEGUNA, MARTXOAREN 10A
Sarrera doan
19.00 h. Zikloaren inaugurazioa.
Bilbao-Bizkaia. Exterior-Día / 2015 / 98’
Zazpi laburmetraiek osatua:
Amatxu maitea / Luis Marías / 14’
Caminan / Mikel Rueda / 14’
El amigo imaginario / Javier Rebollo / 14’
Los ocho pecados capitales / Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana, María Ibarretxe) / 14’
Misterio en el parque de doña Casilda / Enrique Urbizu / 14’
Parpadeos / Imanol Uribe / 14’
Zonbi eguna / Pedro Olea / 14’
OSTIRALA, MARTXOAREN 11
19.00 h. Amama / Asier Altuna / 2015 / 98’
21.00 h. Ander / Roberto Castón / 2009 / 124’
LARUNBATA, MARTXOAREN 12A
19.00 h. Isabel Hergueraren laburmetraiak (50’)
21.00 h. Izarren argia / Mikel Rueda / 2010 / 97’
IGANDEA, MARTXOAREN 13A
19.00 h. La casa Emak Bakia / Oskar Alegría / 2013 / 83’
21.00 h. Loreak / José María Goenaga y Jon Garaño / 2013 / 100’
ASTELEHENA, MARTXOAREN 14A
19.00 h. Isabel Hergueraren laburrak (50’)
21.00 h. Amama / Asier Altuna / 2015 / 98’
ASTEARTEA, MARTXOAREN 15A
19.00 h. Izarren argia / Mikel Rueda / 2010 / 97’
21.00 h. La casa Emak Bakia / Oskar Alegría / 2013 / 83’
ASTEAZKENA, MARTXOAREN 16A
19.00 h. Loreak / José María Goenaga eta Jon Garaño / 2013 / 100’
21.00 h. Ander / Roberto Castón / 2009 / 124’
Informazio gehiago, hemen.


