Blas de Otero gogoan, bere jaiotzaren mendeurrenean


  • DataMartxoak 10
  • Gaia Literatura

Istorioak, alegiazkoak, nahiz egiazkoak liburua prosa estiloan idatzia egon arren, kutsu poetiko handia du. Kuban egon zen garaian –1966tik 1968ra– idatzi zuen lan honen jatorrizko bertsioa. Madrilera itzuli aurretik osatu zuen, eta ordurako Blas de Oterok bazekien minbiziak jota zegoela. “Gaixotasun horren ondorioz poetak gertuago ikusi zuen heriotza, eta azken urteetan ugaritu egin zuen bere poesia lana”, argitaratzaileek aditzera eman dutenez.

Poesia sozialaren ordezkari

Armiarma.eus web orrian irakurri dugunez, “Blas de Otero izan zen, Gabriel Celayarekin batera, poesia soziala deitu mugimenduaren ordezkari nagusia, eta 36ko gerra ondorengo olerkaririk garrantzitsuenetako bat Espainian”.

Blas de Oterok harreman handia izan zuen euskal olerkariekin. 36ko gerra aurrean Lauaxeta ezagutu zuen, eta gerra ondoren Gabriel Arestiren adiskide handia izan zen. Arestik Majoria handiari (1963) izeneko poemak euskaratu zizkion Oterori

Caballero Bonald-en aitzinsolasa

Mendeurrenaren harira ekarri dute euskarara Istorioak, alegiazkoak, nahiz egiazkoak liburua. Eta Andrés Urrutiak ondu duen itzulpenak bi eranskin ditu: Sabina de la Cruzen (Blas de Oteroren alarguna) eta Jose Manuel Caballero Bonald poeta andaluziarraren testu bana. 

Mendeurrenean, ekitaldi ugari

Urrutiaren itzulpen-lana plazaratu ondoren, ekitaldi gehiago egingo dituzte Bilbo aldean. Hitzaldiak, literatura topaketak, erakusketa bibliografiko bat… Eta baita antzezlan bat ere.

Ramon Bareak Historia (casi) de mi vida prosa estiloan idatzitako testua antzezlan bihurtu du. Martxoaren 21ean eskainiko du lehen aldiz, Azkuna Zentroa.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri