Foru eta Aihotz plazak indie, pop, rock, rap eta ska erritmoez beteko dira 2016ko Andre Maria Zuriaren jaietan
- DataMartxoak 2
- Gaia Musika
Foru plazan, Izal, DVicio, Esne Beltza, Reincidentes eta Celtas Cortos taldeak arituko dira abuztuaren 4tik 8ra
Aihotz plazan, Kodigo Norte, Izaki Gardenak, Gontzal Mendibil, Sorkun eta Skakeitan izango dira, uztailaren 30etik aurrera
Izal taldearen indie-rockak, Esne Beltzaren zuzeneko sutsuak, Reincidentesen rock and rollak, Kodigo Norteren rap indartsuak eta Gontzal Mendibilen poesiak, besteak beste, aurtengo Andre Maria Zuriaren jaietako gauak piztuko dituzte Foru eta Aihotz plazetan.
Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Iñaki Prusillaren hitzetan, “mota ezberdinetako jendearengana iristen den eskaintza osatu nahi izan dugu, bertako sortzaileak bereziki kontuan hartuz, programazioa Gasteizko publikoaren gustu eta eskaeretatik ahalik eta hurbilen egon dadin”.
Aihotz plazak bosgarren kontzertua berreskuratuko du aurten, eta bertan abiaraziko dira Gasteizko jaietako musika jarduerak, uztailaren 30ean Kodigo Norte talde lokalak joko baitu. Hauek osatuko dute Hirigune Historikoko txoko horretako eskaintza: abuztuaren 5ean, Izaki Gardenak; 6an, Gontzal Mendibil; 7an, Sorkun, eta 8an, Skakeitan.
Foru plazako lehen kontzertua abuztuaren 4an izango da, Izal taldearekin; taldeko abeslari eta konpositorea gasteiztarra da. Erdialdeko kontzertuen kartela hauek osatuko dute: abuztuaren 5ean, Dvicio; 6an, Esne Beltza; 7an, Reincidentes, eta 8an, Celtas Cortos.
FORU PLAZA
- ABUZTUAREN 4: IZA
- ABUZTUAREN 5: DVICIO
- ABUZTUAREN 6: ESNE BELTZA
- ABUZTUAREN 7: REINCIDENTES
- ABUZTUAREN 8: CELTAS CORTOS
AIHOTZ PLAZA
- UZTAILAREN 30: KODIGO NORTE
- 5 AGOSTO: IZAKI GARDENAK
- ABUZTUAREN 6: GONTZAL MENDIBIL
- ABUZTUAREN 7: SORKUN
- ABUZTUAREN 8: SKAKEITAN


