Kontxu Odriozola euskal aktore ezaguna hil da

  • Maria Luisa 'Goenkale'ko pertsonaiarik maitatuenetakoa bihurtu zuen Kontxu Odriozolak. EITB

  • DataOtsailak 5
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Kontxu Odriozola euskal aktorea (Azpeitia, 1945) hil da gaur, 70 urte zituela, eitb.eus-ek jakin ahal izan duenez.

Antzerkian eta zineman (Hamaseigarrenean, aidanez, Urte berri on, amona...) aritu bazen ere, ETBko hainbat telesailetan parte hartzeagatik egin zen ezagun azpeitiarra. ETB-1eko "Goenkale"n Maria Luisaren papera egin zuen Odriozolak urte luzez, eta telesail mitikoaren pertsonaia maitatuenetakoa bihurtu zuen.

2008an, Euskal Aktoren Batasunaren saria jaso zuen.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri