Hibakusha: «Guk hemengo eszenagatik apustu egin dugu, burugogorrak gara horrekin»


  • DataUrtarrilak 20
  • Gaia Musika

Urtarrilaren 19an, asteartean, Gasteizko Parral tabernan izango da Hibakusha musika talde nafarra kontzertua eskaintzeko, GEU Elkarteak antolatuta

Hibakusha 2013. urtean sortu zen euskal metal musika taldea da. Tears from Hiroshima eta Kerasy nafar taldeak desegin eta gero, talde berria osatzen duten bost kideak elkartu eta "Abuztuak 6" diskako 10 kantak konposatu zituzten. Bartzelonako La Atlántida Estudiosen grabatu dute diskoa, Edgar Beltri eta Mario Patiño ekoizleen gidaritzapean (The Eyes, Cohen, La Pegatina...).

2014. urtean disko berria atera zenuten. Nola deskribatuko zenukete? Zein da mezua?
"Abuztuak 6" izenpeko diskoa atera genuen, talde bezala jaio ginen datan eta Hiroshimako bonbardaketaren datan oinarrituz. Izan ere, "Hibakusha" hitza Hiroshimako bonbardaketatik bizirik atera ziren pertsonak izendatzeko erabiltzen dute Japonian, eta guk bizirik darraigu oraindik musika munduan. beraz, hemendik gure izena.

Hamar kantuz osaturiko disko potentea duzue hau. Metal musika jorratzen dugu, baina melodiei garrantzi handia emanez. Disko kontzeptuala ez den arren, funtsean mezu positiboa du. Metal musika berez nahiko gogorra eta iluna den aldetik, guk itxaropena eta indarra isladatu nahi izan dugu, talde bezala bizi dugun momentuarekin guztiz bat datorrena.

Disko honetako abestiren bat nabarmenduko zenukete?
Nabarmentzeko kantak "Itzalak", "Esnatzean" eta "Abuztuak 6" dira. "Itzalak" eta "Esnatzean" abestietako bideoklipak jadanik kaleratu ditugu eta ikusgai dituzue sare sozialeetan.

"Itzalak" kanta Gasteiztik hurbil dagoen Izarra herrian grabatu genuen, hango ikastetxe famatu batean. Anekdota gisa eta tamalez, bideoklipa grabatu eta hilabetera, sute handi batek ikastetxea erabat suntsitu zuen. Musika aldetik, kanta iluna dirudiena rren, mezua positiboa du erabat. Zoriontasuna norberak bere burua onartzean datza, hori da azkeneko mezua. Gure barneko "itzalekin" bizitzen ikastea posible dela aldarrikatu nahi dugu.

"Esnatzean" bideoklipa beranduago grabatu genuen eta bestearekiko kontrapuntu argitsua da guztiz. Kanta honetan ere, itxaropena eta laguntasuna dira gai nagusienak, eta taldeko giroa hobekien isladatzen duen bideoklipa duzue.

"Abuztuak 6" kantua berezia da guretzat, esanguratsua. Hiroshimako bonbardaketak aintzat hartuz, gure istorio pertsonala kontatzen dugu. Gainera luxuzko kolaborazioak ditugu ahotsetan: Jordi eta Wero, Bartzelonako The Eyes taldeko abeslariak, kantari sekulako indarra ematen diotenak.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri