Eleberri beltzak irakurle eta idazleak batuko ditu Nafarroan

  • Gotzon Barandiaranek Euskal Nobela Beltzaren Astean parte hartuko du

  • DataUrtarrilak 18
  • Gaia Literatura

Baztanen, eleberri beltzaren astea egingo dute aste honetan. Iruñean, bestalde, Pamplona Negra jaialdia egingo dute hilaren 19tik 22ra, generoari gastronomiatik, zinematik edo komikitik begiratuta

Urtarrilaren 18tik 24ra, Arizkun, Elizondo, Irurita eta Erratzu udalerriek euskarazko eleberri beltzaren astea hartuko dute. Astebetez, Xabier eta Martin Etxeberriak, Jon Alonsok, Jon Arretxek, Gotzon Barandiaranek eta beste hainbat idazlek beren lan berriak aurkeztuko dizkiete irakurleei.

Gainera, hainbat mahai inguru ere izango dira, besteak beste, Xabier Olarraren edo Miel Anjel Elustondoren eskutik.

Bestalde, eleberri beltzen idazle eta gidoilariak iruindar publikoarekin batuko dira, Pamplona Negra jaialdian. Aurtengoa bigarren edizioa izango da, “Rock, Food & Noir” izenburupean, eta hitzaldiak, film emanaldiak eta polizia galdeketa bat ere antolatu dituzte, horren kariaz, urtarrilaren 19tik 22ra.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri