Musika klasikoaren sari nagusiak Donostian banatuko dira, apirilean
- DataUrtarrilak 18
- Gaia Musika
International Classical Music Awards (ICMA) sarien epaimahaia 13 herrialde ezberdinetako musika kritikok osatzen dute. Ekitaldia hilaren 1ean izango da, Donostiako Kursaalean
Europako musika klasikoaren alorrean erreferentziazkoak diren sariak Donostiako Kursaalean banatuko dituzte, apirilaren 1ean. Honakoa Donostia 2016ko ekitaldirik nabarmenetako bat izango da.
ICMA Awards sariak urte osoan zehar argitaratutako musika ekoizpen onenen artean banatzen dira. Halaber, epaimahaia 13 herrialde ezberdinetako musika kritikok osatzen dute. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS) anfitrioia izango da, eta sariak banatzeko ekitaldiaren ostean kontzertu bat eskainiko dute.
Bestalde, Sleaford Mods talde ingelesa eta Las Marines disko jartzaileak Albaola Itsas Kultur Faktorian arituko dira, apirilaren 10ean. Gainera, Tinderstincks talde britainiarrak, eta Frank talde donostiarrak, Miramongo anfiteatroan abestuko dute hilaren 16an.
Kontzertu horiek “Music Box” jaialdiaren parte dira, eta urte osoan zehar hamabi kontzertu eskainiko dira, normalean kontzertuak ekintzarik hartzen ez duten hiriko zenbait tokitan.
“Hidrologikak” egitasmoak Urumea ibaiarekiko harremana estutzeko asmoa dauka. Horregatik, apirilean abiatu eta urria amaiera bitarte jarduera ugari prestatu dituzte, hala nola irteera gidatuak, bioingeniaritza tailerrak, hitzaldiak edota artisten instalazioak ibaiaren bazterretan.


