Argitalpen-data: 2016/03/18

Martxoaren 20a: Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna

Euskadiko gazte gehien-gehienek zoriontsuak direla diote

Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak, 2012ko uztailaren 12an onartutako 66/281 ebazpenaren bitartez (gaztelaniaz), martxoaren 20a Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen. Zoriontasuna eta ongizatea gizaki guztion bizi-xedea dela aintzat hartzea bai eta gobernuen politiketan sartzearen garrantzia onartzea da izendatze horren asmoa.

Egun hori dela eta, Euskadiko gazteak zenbateraino sentitzen diren zoriontsu azaldu nahi du Gazteen Euskal Behatokiak. Horretarako 60. Euskal Soziometroa ikerketaren datuetan oinarritu da. Ikerketa hori Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egin du. Informazio bilketa 2016ko urtarrilaren 25etik otsailaren 2ra bitartean egin zen -biak barne- galdesorta egituratua eta itxia erabiliz.

Euskadin bizi diren 18 eta 29 urte bitarteko gazteen % 23k oso zoriontsuak direla diote. Hauekin batera nahiko zoriontsuak direla adierazi duten % 68 kontuan hartzen baditugu, ondoriozta dezakegu Euskadiko gazteen % 91 zoriontsuak direla.

Datu horiek 30 urte eta gehiagoko biztanleriaren emaitzekin alderatuz gero, ikus dezakegu zoriontsuak direla diotenen portzentajeak handixeagoak direla gazteen artean, 29 urtetik gorakoen artean baino. Oso zoriontsuak direla esan dutenen ehunekoei erreparatuz gero, adin tarte baten eta bestearen arteko aldea bost puntutakoa dela ikusten da.

Bestalde, gazteen zoriontasun pertzepzioaren bilakaera aztertzen badugu, ikus dezakegu zoriontsuak direla diotenen portzentajea oso egonkorra dela.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!