Trenen eta tranbiaren zerbitzu bereziak astelehenean Athletic Club - Celta de Vigo partidua dela eta

046.jpg

2016.eko abenduak 16

Astelehenean, abenduaren 19an, Euskotrenek trenen eta Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Athletic Club – Celta de Vigo partidua dela eta. Tranbian mozketa burutuko da ere, 22:35etik 22:55era. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago


TRENA

Partidu aurretik zerbitzua, Bermeotik eta Eibartik Atxurira eta Txorierrin zerbitzu erregularren bitartez eskainiko da.

Partiduaren ostean, zerbitzu berezia eskainiko da Txorierriko linean

• Lutxanatik Lezamara 23:20an


TRANBIA

Atxuritik La Casillarako 10 minutuko zirkulazioez gain, Euskotrenek Pio Barojatik Ospitalera irtengo diren hiru zerbitzu berezi ere eskainiko ditu ondorengo orduetan: 19:41, 20:11 eta 20:21ean.

Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 22:35etik 22:55era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta Atxurirako tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira.

Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du. Geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten dira. Unitate hauek geralekuetan egongo diren pertsona guztiak eramateko beharrezko lekuak eskainiko dituzte. Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du.

Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.