Segurtasun Ikuskarien azterketei buruzko berriak

Argitalpen-data: 

- Segurtasun Ikuskarien azterketen 2020ko deialdiko onartutakoen behin betiko zerrendak argitaratu dira. Begiratzeko, "deialdiaren jarraipena" atalean sartu behar da. 

  • Azterketak Gasteizko UNEDen (Pedro Asua kalea, 2) azaroaren 24an (asteartea) egingo dira honako ordu eta gela hauetan:
  • ADR-OSOA (BERRIAK): 08:30ean, 2. eta 3. geletan.
  • ADR-OSOA (BERRIZTATZEKOAK): 08:30ean, honako gela hauetan lehenengo abizenaren hurrenkeraren arabera: A-tik M-ra Aula Magnan eta P-tik Z-ra 1. gelan.
  • 2. MOTA GASAK: 08:30ean, 2. eta 3. geletan.
  • LIKIDO SUKOIAK (PETROLIFEROAK): 10:30ean, Aula Magnan.
  • 1. MOTA(LEHERKARIAK): 10:30ean, Aula Magnan.
  • BESTE MOTA GUZTIAK (3., 4. eta hurrengoak): 12:15ean, Aula Magnan.

Derrigorrezkoa izango da NAN, arkatza, borragoma, boligrafoa eta musukoa eramatea. Ahalik eta lasterren joatea ahokatzen dugu jende-pilaketak saihesteko.

 

 COVID-19ren aurkako prebentzio-neurriak, ariketak egin bitartean:

1- Maskara nahitaez erabili behar da uneoro.

2- Gela hidroalkoholikoak jarriko dira esparruaren eta gelen sarreran.

3- Azterketariak zuzenean beren gelara joango dira, korridoreetan pilaketak eta taldeak saihestuz.

4.- Ikasgeletako leihoak irekita egongo dira probak egiten diren bitartean.

5.- Bi ariketen arteko tartean (test mota eta kasu praktikoa, BERRIAK eskaerei dagokienez), azterketariek gelan egon beharko dute.

 UNEDeko ateak irekitzeko ordua: 08:15ean