Argitalpen-data: 2016/10/17
GazteBizHitza zerbitzuak stand-a izango du PRESTIK Enplegu Azokan
Urrian 20 eta 21an Portugaleteko Nautika Eskolan egingo da PRESTIK 2016 gazteentzako enplegu azoka. GazteBizHitza bertan izango da stand batean, zerbitzuaren berri ematen eta informazioa banatzen. Gerturatu zaitez!
GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Interneteko atari honetan informazio gaurkotua eta kalitatezkoa eskuragai dago, Ikasketak, Lana eta Etxebizitzaren inguruan. Gainera, gazteek dituzten zalantzak argitzeko arreta pertsonalizatua eskaintzen du atariak. Aholkulari talde batek, whatsappez, emailez zein telefonoz erantzungo diete gazteek dituzten galdera eta zalantzei.
Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak sustaturiko egitasmoa da GazteBizHitza, Euskadiko gazteriak dituen emantzipazioari loturiko beharrak asetzeko. Egitasmo hau Lanbide, Etxebide eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin egindako elkarlanaren emaitza da.
Euskal gazteen artean ezagutzera emateko asmoz GazteBizHitzak PRESTIK-Ezkerrealdea Azokan parte hartzeko interesa du. Azokara bertaratuko direnen kezka garapen profesionalera zuzendutako beste aukera batzuk ezagutzea denez, lan arloan zein ikasketen arloan, GazteBizHitzak eskaintzeko duen guztiari etekina atera ahal izango diote.
http://gazteaukera.blog.euskadi.eus/2016/10/prestik-enplegu-azoka-abian-da/
![]()
