Argitalpen-data: 2016/09/07
PEÑAS NEGRAS ZENTROA: JARDUERAK IRAILA-URRIA 2016
FUNIKULAR EGUNA
-
DATA: Irailaren 18an.
-
ORDUTEGIA: 9:30-14:00. Goizeko 9:45tan funikularra hartuko dugu, beraz 9:30etan geratuko gara.
-
LEKUA: La Escontrillako funikular geltokia.
-
EKINTZAK: Garraiobide berezi honen 90. urteurrena ospatzeko hainbat ekintza burutuko dira: doako bidaiak, Larreinetako geltokira (makineria, begiratokia) bisita gidatuak, funikularrari buruzko erakusketa eta hitzaldia (Larreinetako antzinako eskolan) eta bukatzeko txorizoa jango dugu.
-
LAGUNTZAILEAK: Euskotren, Valle de Trápaga-Trapagarango Udala, Burdin Herria Elkartea eta Larreinetako Auzokoen Elkartea.
LA ARBOLEDAKO PUTZUETATIK IBILBIDEA
-
DATA: Irailaren 25ean.
-
ORDUTEGIA: 11:00-13:00.
-
LEKUA: La Arboledako aparkalekua.
-
HELBURUA: Ibilaldi honetan, bere garaian Europako burdin meategirik garrantzitsuenak ezagutzeko aukera izango dugu.
- MATERIAL GOMENDAGARRIA: Mendiko botak.
HEGAZTIEN EGUNA
-
DATA: Urriaren 2an.
-
ORDUTEGIA: 9:00-14:00.
-
LEKUA: PEÑAS NEGRAS Zentroa.
-
HELBURUA: Meatzaldeko hegaztiak ezagutzea. Horretarako ibilbide ornitologikoa, tailerrak eta hegaztiei eraztunak jartzea burutuko dira.
-
LAGUNTZAILEA: Equinoccio Natura.
-
MATERIAL GOMENDAGARRIA: Ogitartekoa eta mendiko botak.
ARGAZKI RALLYA
-
DATA: Urriaren 16an.
-
ORDUTEGIA: 10:00-17:30.
-
LEKUA: PEÑAS NEGRAS Zentroa.
-
HELBURUA: Peñas Negras inguruetako leku ezberdinak ezagutzea argazki-kamera erabiltzen.
-
MATERIAL BEHARREZKOA: Mendiko botak, ogitartekoa eta argazki-kamera.
LOIOLA HARANETIK IBILBIDEA
-
DATA: Urriaren 23an.
-
ORDUTEGIA: 10:00-14:00.
-
LEKUA: PEÑAS NEGRAS Zentroa.
-
HELBURUA: Loiola haranean dauden leku eta elementu interesgarri batzuk ezagutuko ditugu.
-
MATERIAL GOMENDAGARRIA: Ogitartekoa eta mendiko botak.
Ekintza guztietan pertsonen kopurua mugatuta dago eta lekua hartzeko deitu behar da.
Informaziorako eta erreserbak egiteko telefonoa
946 338 097
JARDUERAK IRAILA-URRIA 2016 (PDF, 1 MB)