Ostegunean, irailaren 1ean, Euskotreneko autobusen zerbitzuan neguko ordutegia berrezarriko da

42.JPG

2016.eko abuztuak 31

Ostegunean, irailaren 1ean, Euskotreneko autobusen zerbitzuak neguko ohiko ordutegia berreskuratuko du ondorengo aldaketekin:

  1. 1.     UROLA KOSTA:
  • Zumaia eta Donostia artean autobidetik zerbitzuak berrezarriko dira eta zerbitzua indartu egingo da Donostiatik irtengo diren autobusekin 13:00, 14:00, 15:00 eta 18:00etan.
  • Ospitaletatik autobideko zerbitzua berrezarriko da.
  • UK08ak ordutegiak aldatzen ditu.
  • Gaueko zerbitzua mantentzen da.
    • Gainerako lineatako ordutegiak mantentzen dira.

 

  1. 2.    DEBA BARRENA:

 

DBO2 ERMUA –DONOSTIA AP-8

  • EHUko geralekua berrezartzen da.
  • Eibartik 7:10eko eta Donostiatik 14:20ko irteerak indartu egingo dira.

 

  • Asteburuetan, Eibarko oinezkoen ordutegian, Donostiarako geralekua, Unzagan burutuko da taxien geralekuen aurrean.
  • Eibar-Donostia zerbitzuak Untzagako geralekutik irtengo dira, linea hasiera bezala.
  • Linea honek Ermua jatorria edo helmuga duten ibilbideetan, Eibarko Unibertsitate Laboraleko geralekuak ere burutuko ditu:
    • Donostiarako noranzkoa, probintzietako mugaren markesina zaharrean.
    • Ermurako noranzkoan gasolindegiaren ondoan.

      

DBO3 LEKEITIO-DONOSTIA

  • EHUko geralekua berrezartzen da.
  • Zerbitzu hauek gehitzen dira :
  • 16:30 Deba-Donostia.
  • 18:00 Donostia-Lekeitio.
  •  20:00 Lekeitio- Deba.

 

DBO4 MALLABIA-ONDARROA

  • § Ermua eta Mendaro artean 20 minutuko maiztasuna berrezartzen da Mallabia eta Ondarroa arteko zerbitzuak mantenduz.
  • § Elgoibar eta Mallabia artean zerbitzu berria sortzen da, astelehenetik ostiralera, 6:05ean.

 

  EIBAR- ARRATE

  • Irailaren 8tik aurrera lanegunetan zerbitzua kendu egiten da.

 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean eta @euskotrenEJGV twitter gunean.