Ostegun arratsaldean Bilboko tranbian mozketa partziala txirrindulari itzulia dela eta

tranvíabilbo.jpg

2016.eko abuztuak 30

Ostegunean, irailaren 1ean, Bilboko kaleetatik igaroko den Espainiako Txirrindulari Itzulia dela eta, Euskotrenek, 15:30etik 18:00etara bitartean, Euskalduna eta La Casilla artean zirkulazioa moztu beharko du. Gainerakoak ohi bezala ibiliko dira.

Tranbiaren mozketaz gain, Txirrindulari Itzuliaren igarotzeak La Ola eta Loruri arteko garraio lotura autobusari ere eragingo dio. Kasu honetan ondorengo zerbitzuak kenduko dira:

Irailak 1

Irteerak La Olatik: 15:07, 16:07, 17:07 eta 18:07

Irteerak Loruritik: 15:30, 16:30, 17:30 eta 18:30

 

Irailak 2

Irteerak La Olatik: 11:57 eta 12:57

 

Irteerak Loruritik: 12:30 eta 13:30

 

Tren zerbitzuak ez du eraginik izango.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 902 543 210 telefono zenbakia erabil dezakete. Geltokietan eta geralekuetan ere jaso dezakete informazioa, eta baita www.euskotren.eus webgunean eta twitterreko @euskotrenEJGV tokian ere.