Argitalpen-data: 2016/06/17

Oiartzungo Eskola Agenda 21en ikasturte bukaerako batzar berezia

2015/2016 ikasturteko Eskola Agenda 21 programa bukatu da, ikasturte bukaerako udalbatzar bereziarekin. Haurtzaro Ikastolako, Elizalde Herri Eskolako eta Elizalde Institutuko ikasle ordezkariak alkatearekin eta Ingurumen teknikariarekin bildu dira, ikasturtean zehar egindakoak azaldu eta proposamen zehatzak egiteko.

Datorren ikasturtean mugikortasun iraunkorraren gaia landuko dutela ere jakinarazi dute ikasleek gaur udalbatzarrean.