Argitalpen-data: 2016/08/11

OFFLINE KARTOGRAFIA GEOEUSKADI-N

Telefonia sarearen estalduraren faltagaitik, datu mugikorren kontsumoa dela eta, bakoitzaren herrialdetik kanpo egoteagatik edo mugikorraren aplikazioak baimentzen ez duelako, gero eta erabiltzaile gehiagok kartografia beraien mugikorretan erabili behar dute Internetera konektatuta egon gabe.

Egoera horietan Offline kartografia alde dago, mugikorrean fitxategi bat gorde baitaiteke, adibidez, bisitatzen ari den hiri baten planu bat kontsultatzeko edo urrutiko baso baten barnean ibilbide bat jarraitzeko.  Hau guztia ohiko Internet konexioarekin erabiltzen diren funtzioetaz baliatuz.

“MBTILES” FITXATEGIEN SORTZAILEA

Kartografia mota honetara urbiltzeko asmoz, geoEuskadik atal berri bat abian jarri du “Offline Kartografia” izenarekin. Honen bidez, “mbtiles” formatuan fitxategi bat sortu daiteke, mugikorrean kopiatu eta nahi den app-ean erabili hondo-kartografia gisa.

geoEuskadiko menu nagusian Mapak / Offline kartografia atalean kokatzen da eta hiru kartografia konposaketa mota ezberdin daude nahi den esparruko fitxategia sortzeko.  Honi emango zaion erabilera kontutan hartuz, egokiena aukeratu daiteke:

  • Hondo kartografikoa. Eusko Jaurlaritzaren Topografia Base Bateratuaren elementu esangarrien konposaketa.
  • Hibridoa. Aireko argazkia hondoan eta kartografia geruzak gainezarrita dituen konposaketa.
  • Lursaila. Sestra-kurba eta  baso inguruak nabarmentzen ditu.