Argitalpen-data: 2016/04/07

Miokardioko Infartu Akutuaren tratamendurako protokolo berria Euskal Autonomia Erkidegoan

Osakidetza.

INFARTU KODEA-BIHOTZEZ PROIEKTUA
 
BIHOTZEZ (Bihotzeko infartuaren Euskal Sarea) 2012an hasitako proiektu baten izena  da.  Proiektuak    Miokardioko Infartuaren berehalako arreta emateko asistentzia-sare integrala eman dio Euskal Herriari, Osasun Ministerioko Kardiopatia Iskemikoaren Plan Nazionalaren eta indarrean dagoen Euskadiko Osasun-Planaren elkarte zientifikoek emandako gomendioen ildotik.      

Proiektu honen barnean, jarduera-protokolo bat garatu da, parte-hartzailea eta diziplina anitzekoa, eta Euskal Autonomia Erkidegoarentzat komuna dena. Inplikatuta daude: angioplastia primarioa egiteko  ahalmena duten 5 ospitaletako hainbat zerbitzu, horrelakorik ez duten beste 11 ospitale, etxeko arretako sarea, Emergentzietako garraio sanitarioa eta Lehen Mailako Arretako Unitateak.  Protokolo hau azaroaren hasieratik dago indarrean, hedatze eta etengabeko inplementatze- prozesuan Osakidetzako sare osoan. 
 
 
Protokolo-Infartu Kodea Bihotzez  deskargatu daiteke gaztelerazko bertsioa.
 
Aurreratuta dago euskarazko bertsioa eta laster egongo da eskuragarri.  Dokumentu honek izan dezakeen eraginak behartu gaitu gaztelerazkoa argitaratzera.

Folleto Protokolo-Infartu Kodea Bihotzez