Argitalpen-data: 2016/04/21
'Liburuaren Nazioarteko Eguna'. Gazte eta nerabeen irakurmena eta idazmenaren gaian sakontzen duten artikulu eta monografien irakurketa gida

Bibliografia
Liburuaren Nazioarteko Eguna

Oharra: artikulu hauek GEB Dokumentazio Zentroan kontsultatu ditzakezu edo geb-liburutegia@euskadi.eus e-mailaren bidez eskatu
- Lee poco y serás como muchos, lee mucho y serás como pocos. Revista padres y maestros, nº 350, Abril 2013
PISA (Ikasleak Ebaluatzeko Nazioarteko Programa) azterlanaren emaitzetatik abiatuta, azken hamarkadan irakurketaren kontzepzioan egon diren aldaketak azaltzen ditu egileak. Bere ustez, hezkuntzaren arloan erabiltzen den irakurketaren kontzepzioa iraganean iltzaltuta dago, eta ulermen-prozesuetan oinarrituriko kontzepzio interaktiboagora bideratu behar da. Aldaketa horrek ebaluazioari ere eragiten dio, eta, hori dela eta, ulermena eta irakurketa-gaitasuna ebaluatuko dituen proba bat proposatzen du. Erreferentzia bibliografikoak ditu.
- Las 5 W del lector juvenil. Aula de Secundaria, nº 2, Marzo-Abril 2013
Albisteak osatzen dituzten 5 Wak aztertzen ditu egileak (nork, zer, noiz, non eta zergatik), baina nerabeen irakurketei aplikatuta. Hainbat egoera aztertzen ditu, eta ikasgelan jarduteko hainbat jarduera proposatzen ditu. Erreferentzia bibliografikoak ditu.
- A cross-cultural investigation into adolescents’ Reading socialisation and Reading attitude. International review of education, vol. 59, nº 1, junio 2013
Ikerketa transkulturala, nerabezaroan irakurketarako jarrera eta irakurketaren sozializazioari buruzkoa. Idazlan konek irakurketa aisialdiko jarduera bezala aztertzen du, gizarte talde eta hiru herrialde ezberdinetan. Eskualde horiek irakurzaletasun tradizioa eta irakurketa erazteko baliabide desberdinak ditu. Egileek 2 173 neraberen irakurketa portaera aztertzen dute Herbehereetan, Beijingen (Txinan) eta Lurmutur Hirian (Hegoafrikan).
- Egia al da irudiaren gaur egungo indarrak irakurketaren praktika kolektiboa kaltetu duela?. Hik Hasi, 146. Zbk, 2010 martxoa
Irudietan oinarritzen diren teknologia berrien ondorioz gutxiago irakurtzen dela baieztatzen dute pertsona askok. Juan Mata, Granadako unibertsitateko irakasleak gai horren inguruan hausnarketa egiten du. Bere ustez sarritan baieztapen hori ez da zehatza eta ez da datuetan oinarritzen. Beraz, liburuen irakurketaren datua zehatzak begiratu behar dira errealitatea zein den jakiteko. 2000-2008 urteetako estatu mailako datuen analisia aurkezten digu eta ondorioa da beherakada hori ez dela orokorra eta gazteen artean irakurketa maila mantendu egiten dela.

Oharra: liburuak mailegatu nahi badituzu Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien arteko maileguaren eskatu ditzakezu (sareko edozein liburutegitako karneta izanez gero). Eta GEB Dokumentazio Zentroan bertan kontsultatu ditzekezu.
- Corrales, José Luis. Líneas de voz: prácticas de escritura creativa para jóvenes. Madrid: Akal, D.L. 2002. ISBN 84-460-1575-7
- Clemente Linuesa, María. Lectura y cultura escrita. Madrid: Morata, [2004]. ISBN 84-7112-499-8
- Gardner, Janet. La lectura es divertida: diez métodos para cultivar el hábito de lectura en los niños. Mexico, D.F.: Trillas ; Alcalá de Guadaíra (Sevilla). ISBN: 968-24-6061-1
- Blanch, Silvia, et al. Bikoteka irakurtzen berdinen arteko tutoretza-programa, ikasle eta familiekin irakurtzeko gaitasuna hobetzeko. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco, 2011. ISBN 978-84-457-3189-5
- Lage Fernández, Juan José. Animar a leer desde la biblioteca. Madrid: CCS, [2005]. ISBN 84-8316-861-8
- Pérez-Rioja, José Antonio. La necesidad y el placer de leer. Madrid: Editorial Popular, [1988]. ISBN 84-86524-68-7
- Colomer, Teresa (coord.). Lecturas adolescentes. Barcelona: Graó, 2009. ISBN 978-84-7827-720-9
Jarrai gaitzazu gizarte sareetan!
![]()