Argitalpen-data: 2016/01/26
Lexuri Doyaguek aurkeztutako kamisetaren logoa izan da Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2016 logo lehiaketako garailea
Hauxe da aukeratutako logoa eta kamiseta

Egilea: Lexuri Doyague Loiti
Oinarriak. Kamiseten logo lehiaketa, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarena.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako kamisetaren logo bila gabiltza. Bidaliguzu zure logoa eta trukean aparteko bidaia bat irabazi dezakezu.
Logoak bi edo hiru kolore izan behar ditu eta programarekin bat datozen helburuak bildu behar ditu. Epaimahaikideek lanen originaltasuna eta programekin duten lotura kontutan hartuko dute kamisetaren logoa aukeratzeko orduan.
Lanak aurkezteko epea:
2015eko azaroaren 9tik abenduaren 13a bitartean, bi egunak barne.
Bidali beharreko 3 dokumentuak:
- Zure logoa (2 edo gehienez 3 koloreduna) JPG formatean berezmen altuan bidali behar duzu 300ppp-an. (Zabalera eta altuera zuk erabaki)
- Zure logoa honako kamisetaren irudian txertatu (JPG) (jpg, 153 kb) behar duzu (bai, 2016ko kamiseta urdina izango da eta zuk nahi duzun tokian koka dezakezu zure logoa).
- Izen emate orria (doc, 167 kb) bidali behar duzu zure datuekin beteta.
Saria:
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako kamisetaren logoaren egileak, joan-etorriko hegazkin bidaia bat irabaziko du Hego Amerikako *herrialde batera.
* Irabazleak bidaia aukeratzeko beta izango du, 2016an Lankidetza programa bat egingo den Hego Amerikako herrien artean. Norberak bere kabuz egiteko bidaia izango da eta joan- etorriko hegazkin txartela izango da saria. Joan den urteetako herrialdeak honako hauek izan ziren: Argentina, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Haiti, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Paraguai, Peru, Venezuela.
Noiz erabili saria:
Bidaia txartela 2016ko azaroaren 30era arte erabiltzeko izango da, joan etorriko egunak irabazleak hautatu ahal izango dituelarik.
Baldintzak:
- Lehiaketan parte hartzeko unean 18-30 urte bitartekoa izatea.
- Euskadin erroldatuta egotea.
- Egile bakoitzak gehienez 4 lan aurkeztu ditzake.
- Bakarka parte hartu behar da ekimenean (ezin da taldeka parte hartu)
- Lehiaketan sarituriko logoa, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako kamisetan inprimatuko dugu eta euskarri ezberdinetan ere erabiltzeko aukera izango dugu; interneterako euskarrietan zein paperean.
- Lanak originalak izango dira.
- Epaimahaikideek saria hutsik utzi dezakete lanek behar besteko kalitaterik ez badute.
- Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek, testuak, argazkiak eta bideoak publikatzeko baldintza hauek onartzen dituzte.
Lanak nora bidali:
Kamiseten logoa eta izen-emate orria honako posta elektronikora bidali behar dira: gazteaukera@gmail.com
Zalantzak argitzeko: Lehiaketaren inguruko argibideren bat eskuratzeko bidali posta elekroniko bat gazteaukera@gmail.com helbidera.
Interesgarri gerta dakizuke
- Kartel lehiaketa, Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2016koa (epea zabalik 2015/12/13ra arte)
- Euskadiko Gazteak Lankidetzan
- Elkarrizketak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartu dutenei Gazteaukera blogean