Lehendakaria Donostiako udaletxeko kanpoko argiak pizteko ekitaldian izan da
2016.eko urriak 06
Iñigo Urkullu lehendakaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarterekin eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiarekin batera, Donostiako udaletxeko kanpoko argiak pizteko ekitaldian izan da, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburutza dela eta antolatutako ekintzen barruan.
Ekitaldian Donostiako Orfeoiaren emanaldia izan da, eta zazpi pieza interpretatu ditu argiak kolorez aldatzen ziren bitartean, eta, amaitzeko, pirotekniako ikuskizun bat eskaini da. Ekitaldia amaitu aurretik Eneko Goia alkateak eta Ignacio Sánchez Galán Iberdrolaren presidenteak hitz egin dute, eta honek, Donostia 2016ren enpresa babeslearen izenean, esan du udaletxearen argiztapena utzi nahi izan duela ondare moduan.
Sistema berria erabat informatizatuta dago, eta terrazaren muturretatik fatxadara argi konbentzionala proiektatzen duten fokuak ordezkatuko ditu. LED teknologiako argiak dira, kolorez aldatuko dira ekitaldi edo egun seinalatuetan, eta gainerako egunetan zuriak izango dira.
Argiak pizteko ekitaldian izan dira, lehen aipatutakoez gainera, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano, Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeria eta Donostia 2016ren zuzendari nagusi Pablo Berasategui ere.