Argitalpen-data: 2016/03/07

Lanaldi partzialeko lanak ohikoagoak dira emakume gazteen artean gizonen artean baino

Euskadin lanaldi partzialeko enplegu-tasa gehitu egin da nahiz eta oraindik Herbehereetako edo Danimarkako datuetatik urrun egon

Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Euskadiko emakume gazteek duten lan egoerari buruzko datu batzuk aztertu ditu Gazteen Euskal Behatokiak.

EUSTATeko Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) izeneko inkestaren azken datuek esaten dute 16 eta 29 urte bitarteko emakumeek gizonek baino enplegu-tasa handixeagoa dutela (% 39,6ko okupazio-tasa dute emakumeek eta gizonek % 36,7koa). Hala ere, lanaldi partzialeko enplegu portzentajea emakumeen artean  10 puntu altuagoa da.

Azken urteetan lanaldi partzialeko enplegua indarra hartzen joan da, 2014an emakume okupatuen arteko % 30,5 eta gizonen arteko % 19,9 izan arte.

Errealitate hau Europakoarekin konparatzen badugu ikusten dugu lanaldi partzialeko lana duten gazteen ehunekoaren batez bestekoaren parean gaudela.

Euskadin okupatutako emakume gazteen % 30,5ek lanaldi partzialeko lana dute; Europar Batasuna osatzen duten 28 herrialdeen batez bestekoan, aldiz, % 30,8k. Gizon gazteen lanaldi partzialeko enpleguen portzentajea %19,9koa da, Euskadin Europako mediaren 3 puntu gainetik.

Baina Europako herrien arteko aldeak nabarmenak dira. Nahiz eta, oro har, lanaldi partziala emakumeen artean gizonen artean baino askoz ohikoagoa izan, badago distantzia handia herri batzuetan lanaldi partzialak daukan pisuaren eta besteetan daukanaren artean.

Herbehereetan lan egiten duten 16 eta 29 urte bitarteko hamar emakumetik ia zortzik lanaldi partzialeko lana dute eta gizonen artean erdiak baino gehiagok. Herbehereen atzetik Danimarkak eta Suediak dituzte portzentaje altuenak. Beste muturrean, Hungaria, Kroazia edo Letonia dituzte baxuenak.

Lanaldi partzialeko lana izateko arrazoiei dagokienez, Euskadin lanaldi partzialean lan egiten duten hamar emakume gaztetik seik lanaldi osoko lana ez dutela aurkitu argudiatzen dute arrazoi nagusi moduan. Kasu honetan ez dago alde handirik emakume eta gizonen artean; lanaldi partzialean aritzen diren gizonen % 52,9 ere nahi gabe ere daude egoera honetan.

Familiaren betebeharrak emakumeek soilik aipatzen dituzte arrazoi nagusitzat (% 5).

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!