Argitalpen-data: 2016/08/24

Hazilan proiektua: enplegua Debabarrenean

Lanbide.

Debegesa, Debabarreneko garapen agentziak lan munduan sartzeko Hazilan programaren bigarren edizioa jarri du martxan Debabarrenean.

    • Garapenek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatuta eta EAEko 2014-2020 Programa Operatiboaren barruan sartuta, Europako Gizarte Funtsaren kofinantzazioa dauka ehuneko 50ean.
    • gazte kualifikatuei dago zuzendua, unibertsitate titulu ofiziala edo goi mailako prestakuntza zikloa duten 20 eta 35 urte arteko gazteei, ikasketekin bat datorren lana lortzeko zailtasunak dituzten gazteei, alegia.
    • irailean jarriko da martxan.

Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek on line eman beharko dute izena debegesa.eus web orrian.

Lehen edizioan parte hartu zuten 13 gazteek lan-kontratu bat izenpetu dute edota praktiketako kontratua alor ezberdinetan.