Argitalpen-data: 2016/04/19
GEBren Dokumentazio Zentroko aldizkarien aurkibidea eta artikulu nabarmenak: kirola eta gazteen delinkuentziaren arteko lotura, hizkuntzaren irakaskuntza, bullyinga
![]()
Aldizkarien aurkibidea- apirila
Artikulu nabarmenak: kirola eta gazteen delinkuentziaren arteko lotura, hizkuntzaren irakaskuntza, bullyinga
SPRUIT, Anouk , et al. Kirol Ekintzak eta gazteen delinkuentzia: Azterketa meta-analitiko bat , Journal Of Youth and Adolescence, Springer US, 2016, (vol. 45., issue 4), pp 655-671, ISSN online 1573-6601
Kirol ekintzek arrakasta handia dute nerabeen artean eta sarritan gazteen artean sustatu egiten dira. Eztabaidagaia da kirol ekintzak gazteen delinkuentziaren garapenerako babes eragile edo arrisku-faktore ote diren. Kirolak kirolarien jarreran eragin positiboak dituela uste da. Baina beste alde batetik, jarrera negatiboak agertzen dira, hala nola, drogen erabilera edo kirolari batzuen gizartearen aurkako jarrera, eta honek kirolean parte-hartzea gazteen delinkuentziarekin lotzea dakar.
Orain arte ez da egin izan kirola eta gazteen delinkuentziaren arteko loturaren gaineko azterketarik eta meta-analisi honen helburua da eragin negatiboa benetakoa den edo ez argitzea. Ondorioek esaten dute orokorrean ez dagoela kirola eta gazteen delinkuentziaren arteko harreman zuzen esanguratsurik.
LOMAS, Carlos. Hizkuntzaren irakaskuntza eta komunikazioaren etika. Cuadernos de Pedagogía, Wolters Kluwer , 2016, nº 465, pp. 54-61, ISBN-ISSN: 2386-6322
“Cuadernos de Pedagogía” aldizkariko hileko gaia Hizkuntza komunikaziorako, pertsonen sozializaziorako eta ideia eta ikuspegien transmisiorako tresna bezala ikustea da. Komunikazio testuinguru jakinetan ematen diren hizkuntzaren erabilera ezberdinei buruzko gogoeta egiten du.
Gai hau hezkuntzaren testuinguruan aztertzen da. Hezkuntza linguistikoa eskola mailako komunikaziorako gaitasunak barneratzeko teknika eta estrategiak erakuste hutsa ez ezik, hitzek pertsonengan duten eragin subjektibo eta kulturala identifikatu eta neurtzeko aukera bezala ikusi daiteke, horrela ikasleengan kontzientzia kritikoa sortuz. Hizkuntzei eta hauen hiztunei buruzko aurreiritzi linguistikoen eta soziokulturalen inguruan hezkuntza lana egitea proposatzen da, pertsonen arteko diskriminazioa, desberdintasun kulturala eta ideien manipulatzea ekar dezaketelako.
AUZMENDI, Joxe Mari, et al. Bullyinga: guztiak kaltetzen dituen biolentzia. Donostia: Xangorin, 2016, 207. zbk, pp. 10-19, ISSN: 1135-4690
Maite Garaigordobil EHUko Psikologia Katedradunak bullyingaren ikerketan dihardu 1996az geroztik. Bullyinga prebenitzeko eta gaian esku-hartzeko hainbat ikerketa eta programa zuzendu ditu.
Garaigordobilen lanen arabera Bullyinga zer den azaltzen digu artikulu honek eta mota ezberdinak deskribatzen dira. Nazioarteko ikerketen zenbait datu ere eskaintzen dira eta Bullynga antzemateko, prebenitzeko eta esku hartzeko zenbait gako azaltzen dira. 2013an Garaigordobilek ikerketa bat egin zuen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetan, 12 eta 18 urte bitarteko 3026 ikaslerekin eta azterketa horren datu esanguratsuenak daude ikusgai.
Azkenik, KiVa bullyingari aurre egiteko finlandiar metodoari buruzko xehetasunak irakurri ditzakegu.
- Beste laburpen batzuk irakurri nahi badituzu klikatu artikulu nabarmen atalean
- Dokumentazio Zentroko webgunera esteka
- Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sarea (EIPSren) liburutegien katalogoaren esteka
- Argibide gehiago nahi izanez gero, jo ezazue ondoko helbide elektronikora: geb-liburutegia@euskadi.eus
OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke