Gaueko autobus zerbitzu berezia abuztuaren 6an eta 10ean Itziarren jaiak direla eta

autobuses_Euskotren.jpg

2016.eko abuztuak 05

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak abuztuaren 6ko eta 10eko gauetan Itziar eta Deba artean autobus zerbitzu berezia burutuko du, Itziarren ‘Kopraixak’ direla eta.

Autobus zerbitzua ondorengoa izango da:

DEBA - ITZIAR

Irteerak Debatik:

22:00 – 23:00 – 0:00

Geralekua: Deba Erdigunea (Taxien geralekuen aurrean)      

ITZIAR - DEBA

Irteerak Itziarretik:

 22:30-23:30-0:30-1:30-2:30-3:30-4:30-5:30

Geralekua: Itziar Erdigunea (Kanalako jatetxearen atzealdean)

Indarrean dagoen gaueko tarifa kobratuko da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV twitter gunea erabili ditzakete.