Gaueko autobus zerbitzu berezia abuztuaren 14an eta 15ean Deban jaiak direla eta

11_(2).jpg

2016.eko abuztuak 12

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak abuztuaren 14an eta 15ean gauetan Itziar eta Deba artean autobus zerbitzu berezia burutuko du, Deban jaiak direla eta.

Autobus zerbitzua ondorengoa izango da:

DEBA - ITZIAR

Irteerak Debatik:

22:00 – 23:00 – 0:00 - 1:00

2:15 – 3:00 – 4:00 – 5:00

Geralekua: Deba Erdigunea (Taxien geralekuen aurrean)          

ITZIAR - DEBA

Irteerak Itziarretik:

22:30-23:30

Geralekua: Itziar Erdigunea (Canalako jatetxearen atzealdean)

Indarrean dagoen gaueko tarifa kobratuko da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV twitter gunea erabili ditzakete