Euskotreneko DB04 eta DB06 lineatako autobusak datorren astelehenetik aurrera Sigman berriro ere geratuko dira
2016.eko abenduak 02
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoko DB04 (Mallabia – Ondarroa) eta DB06 (Soraluze – Ondarroa) lineatako autobusak, datorren astelehenetik, 2016ko abenduaren 5etik aurrera, berriro ere Sigman (Elgoibar) geratuko dira.
Sigmako geralekuaren berrezarpena geraleku horretan dagoen oinezkoen igarobidean burutzen ari diren lanak behin bukatuta egingo da.
Hori dela eta, datorren astelehenetik, abenduaren 5etik aurrera lanetan zehar Santa Ana kaleko 15. zenbakiaren aurrean burutzen ari ziren geldialdia kendu egingo da. Hori dela eta, DB04 eta DB06 lineatako autobusen zirkulazioa N-634 errepideko ohiko ibilbidera itzuliko da.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenejgv twitter gunea dituzte erabilgai.