Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du S.D.Eibar eta Granada C.F. taldeen arteko norgehiagoka dela eta

7_(3).jpg

2016.eko urtarrilak 14

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du astelehenean S.D.Eibar eta Granada C.F. taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Ipuruan urtarrilaren 18an 20:30ean jokatuko da.

Zerbitzua indartzen duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan. Tren zerbitzuek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

NORGEHIAGOKAREN AURRETIK

• Durango – ARDANTZA (Eibar): 19:39 an
• Ermua – ARDANTZA (Eibar): 20:02 an eta 20:12 an
• Elgoibar – ARDANTZA (Eibar): 20:01 ean

NORGEHIAGOKAREN ONDOREN

• ARDANTZA (Eibar) – Durango: 22:45 an
• ARDANTZA (Eibar) – Elgoibar: 22:45 ean

Gainerako trenek bere ohiko ordutegia mantenduko dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean eta @euskotrenEJGV twitter gunean