Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad - Las Palmas norgehiagoka dela eta

donostia7.jpg

2016.eko martxoak 16

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbatean Real Sociedad eta Las Palmas taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan martxoaren 19an 18:15ean jokatuko da.

Zerbitzua indartzen duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan. Tren zerbitzuek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

NORGEHIAGOKAREN AURRETIK

• Oiartzun – ANOETA: 17:13
• Irun - ANOETA: 17:30
• Errenteria - ANOETA: 17.31
• Hendaia - ANOETA- Lasarte: 17:33
• Herrera – ANOETA: 17:45


• Lasarte – ANOETA – Hendaia: 17:30
• Amara - ANOETA: 17:30

NORGEHIAGOKAREN ONDOREN

• ANOETA - Hendaia: 20:18, 20:33, 20:40 (Errenteria)
• ANOETA – Zumaia: 20:22 (partidurako zerbitzu berezia. Amaran ez da beharrezkoa trenez aldatzea)
• ANOETA – Lasarte: 20:37

Gainerako trenek bere ohiko ordutegia mantenduko dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta @euskotrenEJGV twitter gunean