Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad eta Real Valladolid C.F. taldeen arteko norgehiagoka dela eta

079.jpg

2016.eko abenduak 16

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du asteartean Real Sociedad eta Real Valladolid C.F. taldeek jokatuko duten futbol partida dela eta. Partida hori Anoetan abenduaren 20an 20:00etan jokatuko da.

Zerbitzua indartzen duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan. Tren zerbitzuek honako ezaugarri hauek izango dituzte:


NORGEHIAGOKAREN AURRETIK

• Hendaia - ANOETA: 19:03, 19:33
• Irun – ANOETA: 18:52, 19:07, 19:22, 19:37
• Oiartzun – ANOETA: 19:04, 19:20, 19:34, 19:50
• Altza- ANOETA: 19:20, 19:35
• Amara-ANOETA: 19:37, 19:52
• Lasarte – ANOETA: 19:30


NORGEHIAGOKAREN ONDOREN

• ANOETA - Hendaia:  21:52, 22:03, 22:18, 22:33
• ANOETA- Altza: 21:57, 22:10
• ANOETA – Zumaia: 22:16 (partidurako zerbitzu berezia. Amaran ez da beharrezkoa trenez aldatzea)
• ANOETA – Lasarte: 22:10, 22:29

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren www.euskotren.eus web gunean eta @euskotrenEJGV twitter gunean.