Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad eta Granada C.F. taldeen arteko norgehiagoka dela eta

donostia7.jpg

2016.eko otsailak 11

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean Real Sociedad eta Granada C.F. taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan otsailaren 14an goizeko 12:00etan jokatuko da.

Zerbitzua indartzen duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan. Tren zerbitzuek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

NORGEHIAGOKAREN AURRETIK

• Hendaia - ANOETA- Lasarte: 11:03 an
• Errenteria - ANOETA: 11:08 an
• Oiartzun – ANOETA: 11:13 an
• Irun - ANOETA: 11:18 an
• Herrera – ANOETA: 11:45 ean

• Lasartetik – ANOETA – Hendaia: 11:30 ean
• Amara - ANOETA: 11:30ean.

NORGEHIAGOKAREN ONDOREN

• ANOETA - Hendaia: 14:03 an, 14:18an, 14:21 ean (Errenteria) eta 14:33 an
• ANOETA – Zumaia: 14:03 an (partidurako zerbitzu berezia. Amaran ez da beharrezkoa trenez aldatzea)
• ANOETA – Lasarte: 14:07 an eta 14:37an

Gainerako trenek bere ohiko ordutegia mantenduko dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta @euskotrenEJGV twitter gunean