Euskotrenek martxoaren 18an eta 19an Urazandiko (Elgoibar) autobus geralekua kendu egingo du

Amorebieta_-_Parada_desde_donosti.jpg

2016.eko martxoak 17

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, bihar martxoaren 18an (ostirala) eta 19an (larunbata), Urazandiko (Elgoibar) autobus geralekua kendu egingo du, N-634 errepidearen inguruan burutuko diren zuhaitz inausketak direla eta, aipatutako geralekuaren parean.

Geraleku hori kendu egingo da lanak bukatu arte, hori dela eta, ondorengo autobus lineek eragina izango dute: Ermua – Donostia (AP-8tik), Mallabia – Ondarroa, Soraluze – Ondarroa eta Ermua – Ondarroa (larunbatetako gaueko zerbitzua, lanak jarraituz gero).

Horren ordez, autobusek Guassen geldialdia burutuko dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute, baita Konpainiaren web gunean www.euskotren.es eta Twitter helbide honetan, @euskotrenEJGV.