Euskotrenek larunbatik aurrera Ermua eta Ondarroa arteko gaueko autobusen irteera ordutegia aldatuko du

Amorebieta_-_retrocediendo.JPG

2016.eko otsailak 18

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, larunbatik, otsailaren 20tik aurrera, Ermua eta Ondarroa arteko larunbatetako gaueko autobusen irteera ordutegia aldatuko du, hori dela eta Ermutik irteerak 15 minutu atzeratuko dira. Aldaketa honekin Elgoibar – Eibar – Ermua tartean dauden zerbitzu gehigarrien hobekuntza erraztuko da.

Otsailaren 20tik aurrera, zerbitzu horretako ordutegia ondorengo hau da:

• Irteerak Ermutik Ondarroara: 23:05, 0:40, 2:40, 4:40 eta 5:40an.

• Irteerak Ondarroatik Ermura: Gaur egun dagoen irteera ordutegiak jarraituko du. Hau da, 23:10, 23:45, 1:45, 3:45 eta 5:45ean


Ermua – Ondarroa zerbitzuaz gain, Euskotrenek Zumaia – Donostia linean larunbat guztietan autobusen gaueko zerbitzua ere eskaintzen du.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus web gunea eta @euskotrenEJGV twitter gunea dituzte erabilgarri.