Euskotrenek ekainaren 4an Zumaian autobusen zerbitzua aldatuko du

63.jpg

2016.eko ekainak 02

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren larunbat arratsaldean zehar, ekainak 4, Zumaian autobusen zerbitzua aldatuko du patinaje proba dela eta.

17:00ak eta 18:00ak bitartean, ondorengo autobus lineak UK09 Zumaia – Donostia (N-634), UK10 Zumaia – Donostia (AP-8 Zarautz) eta UK11 Zumaia – Donostia (AP-8 Orio) Zumaian dagoen Txomin Agirre kalera ezin izango dira sartu.

Hain zuzen ere, eragindako zirkulazioak ondorengo hauek izango dira:

  • Irteera Zumaiatik 17:00etan, Zumaia – Donostia linea (AP-8 Zarautzetik).
  • Irteera Zumaiatik 17:15ean, Zumaia – Donostia linea (AP-8 Oriotik).
  • Irteera Zumaiatik 17:30ean, Zumaia – Donostia linea (N-634).

Aipatutako zerbitzuak Zumaian bakarrik  burutuko dute geldialdia Patxita Etxezarretan.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV twitter gunea erabili ditzakete.