Euskotrenek datorren astelehenetik, ekainaren 20tik, aurrera Ermua " Donostia (ap-8), zumaia " Donostia (ap-8) eta Eibar " Arrate lineen autobus zerbitzuak aldatuko ditu

autobuses_Euskotren.jpg

2016.eko ekainak 17

Datorren astelehenetik, ekainaren 20tik, aurrera Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, udako sasoia datorrenez Ermua – Donostia (AP-8tik), Zumaia – Donostia (AP-8tik) eta Eibar – Arrate lineatako autobusen zerbitzuak egokituko ditu.

Alde batetik, DB02 Ermua – Donostia (AP-8) eta UK10 Zumaia – Donostia (AP-8) lineatako eskola egunetako zerbitzu gehigarriak ez dira burutuko. DB02 linean Eibartik Donostiarako (zuzenean) 7:10eko zerbitzu gehigarriak kendu egingo dira, Eibartik Donostiara (EHUtik) ordu berekoa, eta baita 14:20koa Donostiatik Eibarrera. UK10 linean Donostiatik Zumaiarako irteerarekin ondorengo orduko zerbitzu gehigarriak kendu egingo dira 13:00, 14:00, 15:00 eta 18:00etan.

Eibar – Arrate linean, astelehenetik, ekainaren 20tik aurrera ohiko zerbitzuari astelehenetik ostiralera bi zirkulazio gehituko dira ondorengo irteera orduekin:

  • Eibar – Arrate: 15:00etan.
  • Arrate – Eibar: 15:30ean.

Zirkulazio horiek egun dauden larunbat lanegunetakoei eta igande eta jaiegunetakoei gehitzen zaie. Larunbat lanegunetan, ohiko zirkulazio biek Eibartik 14:00etan irtengo dira eta Arratetik 14:30ean. Igandeetan eta jaiegunetan, Eibartik irteerak ondorengo orduetan egingo dira 9:00, 10:00, 11:00, 13:00 eta 18:00etan. Kontrako noranzkoan, Arratetik, autobusak ondorengo orduetan irtengo dira 9:30, 10:30, 11:30, 13:30 eta 18:30ean. Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV twitter gunea erabili ditzakete.