Euskotrenek abuztuaren 21eko arratsaldean trenen zerbitzu berezia eskainiko du

8.jpg

2016.eko abuztuak 19

Amarako eta Arasoko lan-egoitzetako Euskotreneko makinarien greba deialdia dela eta, abuztuaren 21ean (igandea) 18:30etatik aurrera eta zerbitzua bukatu arte gutxieneko zerbitzuak ezarriko dira. Tren hauek, ohiko zerbitzua betetzeaz gain, Anoetan 20:15ean Real Sociedad eta Real Madril taldeen artean ospatuko den partidurako joateko eta etortzeko aukera eskainiko dute.

18:30etik aurrera zerbitzu berezi honek ohikoa ordezkatuko du, eta egunaren gainerako ordutegia igandeko ohikoa izango da. Arratsalderako aurreikusitako irteerak ondorengo hauek dira:

HENDAIA-LASARTE:

  • Oiartzun – Amara: 18:34, 19:04
  • Hendaia-Lasarte: 18:33, 19:03, 19:33, 20:03, 20:33, 21:03, 21:33, 22:03, 22:33
  • Errenteria-Amara: 19:31
  • Irun-Amara: 19:29

LASARTE-HENDAIA

  • Amara-Oiartzun: 18:30, 19:00, 19:30, 20:00
  • Amara-Hendaia: 22:00, 22:30
  • Lasarte-Hendaia:18:30, 19:00, 19:30, 20:00, 20:30, 21:00, 21:30, 22:00, 22:30

ZUMAIA-AMARA-ZUMAIA:

  • Zumaia-Amara: 18:30, 19:00, 20:00, 21:00, 22:00, 22:30
  • Amara-Zumaia-Bilbao: 18:50, 19:50, 20:50, 21:50
  • Amara-Zumaia: 22:42 (tren hau Hendaiatik dator, Anoetatik 22:37an pasako da  eta gero Zumaiaraino joango da. Ez da trenez aldatu behar)

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotreneko 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, eta baita, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV twitter gunean ere.