Argitalpen-data: 2016/05/19
EUSKO JAULARITZAK, ALOKABIDE BERE SOZIETATE PUBLIKOAREN BITARTEZ ZABALGANAKO AUZOAN (GASTEIZ) SINATU ETA 96 ETXEBIZITZETAKO GILTZAK ENTREGATU DITU
Gaur, maiatzak 19, Zabalgana auzoan (Gasteiz) alokairu sozialeko 96 etxebizitzetako kontratuak sinatu eta giltzak entregatuko dira.
Promozio osoak 314 etxebizitza ditu baina lehenengo fase honetan soilik 4 atari oso entregatuko dira.
Errentariekin elkarretaratzea gure Gasteizko bulegoetan egingo da bi txandetan: 9:30tan eta 11:30tan.
Ezaugarri teknikoei dagokionez, gaur entregatuko diren etxebizitzak 9 solairutan banatuta daude eta bataz besteko 88,65 m2 ko azalera dute. Horrez gain, promozioak energia berriztagarria sortzeko pilaketa eguzki-plakak ditu.
Ekintza honen bitartez, pertsonen etxebizitza beharrei konponbidea ematen zaio eta Etxebizitza Zuzendaritza Planean Ardatz Estrategikoetako bat betetzen da: kolektibo ahulenek etxebizitza lortzearekin zuzenean lotuta dauden ekintzak sustatzea.