Argitalpen-data: 2016/03/15

EUSKO JAULARITZAK, ALOKABIDE BERE SOZIETATE PUBLIKOAREN BITARTEZ SINATU ETA SARRATU - BASAURIN 50 ETXEBIZITZA GILTZAK ENTREGATU DITU

Gaur, martxoak 15, Sarratu auzoan (Basauri) alokairu sozialeko 50 etxebizitzetako kontratuak sinatu eta giltzak entregatuko dira. Bizkaian Alokabideko bulegoetan entregatuko dira eta bi txandetan egingo da, 9:30tan eta 12:00tan.

5 solairu dituen eraikina da, pilaketa eguzki-plaken bidezko energia berriztagarria ematen duena. Etxebizitza sozialek 38,85 eta 76,35 m2 azalera dituzte eta blokea 4 ataritan banatuta dago, guztiena den garaje batekin. Berogailu eta ur-beroko sistema zentralizatuta dago eta banakako kontsumoa eta autogestio energetikoa barne hartzen du.

Ekintza honen bitartez, pertsonen etxebizitza beharrei konponbidea ematen zaio eta Etxebizitza Zuzendaritza Planean Ardatz Estrategikoetako bati estaldura ematen diogu: ahulenak diren kolektiboek etxebizitza lortzearekin zuzenean lotuta dauden ekintzak sustatzea.